Wednesday, January 16, 2013

Oporrak


            Nire ustez hiru opor besterik ez daude. Hiru, baina luzeak: Lehenengo oporrak, gabonetakoak dira, familiak biltzen dira beren etxeetan. Bigarren oporrak Aste Santukoak dira; eta udakoak luzeenak direnak.

            Gauza bat argi dago. Umeok oporrak eta jai egunak gustoko ditugu.

            Niri gehien gustatu zaizkidanak, udako oporrak dira. Luzeenak eta dibertigarrienak direlako. Gero, gabonetako oporrak dira, eta ezaugarri berezi batzuk ditu: eguna motzagoa da, klima hotzagoa da, olentzero opariak uztera etortzen da... Opor hoiek eta gero, hiruilabete motzena dator. Horain egiten hari garen hiruilabetea da. Azkenik, Aste Santuko oporrak daude. Oporraldi horretan kristauek hil eta berpiztu zela ospatzen dute.

            Pasa diren oporretan, oso ondo egon naiz: Gabon gauean ezin nuen lorik egin, pentsatzen ari nintzelako olentzerok zer ekarriko ote zuen. Azkenean nahi nuena ekarri zidan.

            Ni ez nintzen etxetik atera. Nire ustez etxean oso ondo egoten delako, opariekin eta familiarekin.Orain, eskolara itzuli behar dugu eta berriro, ikasten hasi behar dugu. 

No comments:

Post a Comment